12 tanta (hileroko kuota finkoa)

12 tanta (hileroko kuota finkoa)

Zure hileko tarifa finkoa

Zer da 12 Tanta?
 

Ordainketa modalitate berri bat da; diru-kopuru bera ordainduko duzu hilero, eta 12 hilabeteren buruan kontuak egingo ditugu. Zure fakturazioaren historikoaren arabera, hileroko kuota bat proposatuko dizugu, eta urtean behin erregularizatu egingo dugu.

12 Tanta sistemak ez ditu zure kontratuaren baldintzak aldatzen. Zure kontsumoari eta gastu errealari buruzko informazioa bidaliko dizugu zure fakturetan, orain arte bezala.

Edozein unetan goza dezakezu, doan, 12 Tanta ordainketa modalitateaz duzun tarifa zeinahi dela ere, eta edozein unetan itzul zaitezke zure aurreko ordainketa modalitatera.

Kontrata ezazu 12 Tanta

12 tanta zalantzan

groupid: 20152, currentGroupId: 725950

Zer abantaila ditu?
 

  • Familia gastuak hobeto planifikatzen dira, hilero eta ezustekorik gabe.
  • Zeuk aukeratuko duzu hileroko zure kuota hilabeteko zein egunetan ordaindu.
  • Ordainketa zatikatua, erregulazioan ordaindu beharreko zenbatekoa estimatutako zenbatekoa baino % 30 handiagoa bada, doako hiru hilabete edukiko dituzu erregularizatzeko, kostu gehigarririk gabe.

Zer baldintza bete behar ditut?
 

  • Ordainketa modalitatea, banku-helbideratzea.
  • Zerbitzua aktibatuta, Paperik gabeko faktura.
  • Hornidura-kontratuaren indarraldiak urtebetetik gorakoa izan behar du.

Nola kontrata dezaket?
 

  • Sartu bezeroen eremuan (erabiltzailea ez bazara, erregistratu egin behar duzu aurrena).
  • Bezeroaren arretarako telefonoan edo gure bulegoetan ere kontrata dezakezu.